BILDUMA HIZTEGIA

transféminisme (fr)

Feminismoa



Feminismoaren korrontea, emakumeez gain heteropatriarkatuak zapaldutako pertsona oro aintzat hartzen dituena. Emakume transgenero eta transexualek sustatua da, beren askapena emakumeen askapenarekin batera etorriko dela iritzita; nolanahi ere, gizon transgenero eta transexualak ere biltzen ditu barnean, bai eta ez emakume ez gizon sentitzen ez diren pertsona guztiak ere.

'Trans' aurrizkiarekin, sexu/generoan oinarritutako zapalkuntza-molde guztietan komuna den hastapena aintzat hartzen duen ikuspegiaren transbertsalizazioa adierazi nahi da. Nolanahi ere, transfeminismoak esanahi desberdina dauka tokiaren eta garaiaren arabera; batzuetan, emakume transen eta gizon transen errealitatea mugimendu feministan txertatzeko erabiltzen da, besterik gabe.



Hiztegi-unitateak