BILDUMA HIZTEGIA

feminismo (eu)

Feminismoa



Emakumeen eta gizonen arteko eskubide- eta aukera-berdintasuna sustatzen duten teoria sozial eta praktika politikoen multzoa. Oro har, hauek dira feminismoaren ardatz nagusiak: emakumeen askapena; emakumeen eta gizonen arteko eskubide-berdintasuna; emakumeen aurkako indarkeria salatzea; eta gizarte berri bat eraikitzea, genero-roletan oinarritu beharrean pertsonen arteko harreman parekideetan oinarrituko dena.