Feminismoaren korrontea, emakumeez gain
heteropatriarkatuak zapaldutako pertsona oro aintzat hartzen dituena.
Emakume transgenero eta
transexualek sustatua da, beren askapena emakumeen askapenarekin batera etorriko dela iritzita; nolanahi ere,
gizon transgenero eta
transexualak ere biltzen ditu barnean, bai eta ez emakume ez gizon sentitzen ez diren pertsona guztiak ere.
'
Trans' aurrizkiarekin,
sexu/
generoan oinarritutako zapalkuntza-molde guztietan komuna den hastapena aintzat hartzen duen ikuspegiaren
transbertsalizazioa adierazi nahi da. Nolanahi ere,
transfeminismoak esanahi desberdina dauka tokiaren eta garaiaren arabera; batzuetan,
emakume transen eta
gizon transen errealitatea
mugimendu feministan txertatzeko erabiltzen da, besterik gabe.