BILDUMA HIZTEGIA

intersexe (fr)

Alorra: SEXUALITATEA ETA UGALKETA



Sexu kromosomiko, gonada eta genitalen desadostasuna ageri duen pertsona. [Oharra: Definizio honetan, aintzat hartu da gaur egun baliozkotzat jotzen den sexu-/genero-sistema bitarra, zeinaren arabera pertsonak emakumezko edo gizonezko soilik izan baitaitezke.]
Genotipo kromosomikoaren (XX ala XY) eta fenotipo sexualaren (sexu-organoen kanpoaldeko itxura: femeninoa edo maskulinoa) arteko konbinazioak XY-maskulinoa eta XX-femeninoa aukerez bestelakoak izan daitezke. Esate batera, pertsona intersexual batek aldi berean izan dezake baginaren irekigunea partzialki itxia, gehiago ala gutxiago garatutako organo tentekor bat eta obulutegiak edo testikuluak.
Ugaltze-gaitasunari dagokionez, berriz, ezinezkoa da pertsona batek aldi berean izatea fetu bat ernaltzeko gaitasuna eta espermatozoideak dituen semena sortzekoa.


Hiztegi-unitateak