BILDUMA HIZTEGIA

intersex (en)

Sexualitatea eta ugalketa



Sexu kromosomiko, gonada eta genitalen desadostasuna ageri duen pertsona.



Genotipo kromosomikoaren (XX ala XY) eta fenotipo sexualaren (sexu-organoen kanpoaldeko itxura: femeninoa edo maskulinoa) arteko konbinazioak XY-maskulinoa eta XX-femeninoa aukerez bestelakoak izan daitezke. Esate batera, pertsona intersexual batek aldi berean izan dezake baginaren irekigunea partzialki itxia, gehiago ala gutxiago garatutako organo tentekor bat eta obulutegiak edo testikuluak. Ugaltze-gaitasunari dagokionez, berriz, ezinezkoa da pertsona batek aldi berean izatea sabelean fetu bat hazteko gaitasuna eta espermatozoideak dituen semena sortzekoa.

Hiztegi-unitateak