BILDUMA HIZTEGIA

intersectionnalité (fr)

Feminismoa



Kategoria sozial eta kulturalek modu askotan eta aldi berean elkarri eragiten diotela azaltzen duen teoria. Kategoria horien artean sartzen dira, besteak beste, generoa, hizkuntza, klasea, arauz kanpoko funtzionaltasunak, sexu-orientazioa, erlijioa, etnia, kasta, adina, nazionalitatea eta beste identitate-ezaugarri batzuk. Teoria honen arabera, pertsona baten identitatea osotasunean ulertzeko ezinbestekoa da haren identitaterekin zerikusia duten ezaugarri guztiak aldi berean eta modu banaezinean aztertzea.



Kontzeptu hau 1980ko hamarkadan erabili zen lehen aldiz, eta ekarpen nabaria egin zion garai hartako feminismoari. Euskal Herrian, mugimendu feministaren hastapenetatik plazaratu dira emakumea, langilea eta euskalduna izateak berekin dakarren intersekzionalitateari buruzko analisia eta horri aurre egiteko ekinbideak.

2010eko hamarkadan, feminismoak erdigunean jarri zuen berriro intersekzionalitatearen teoria.

Hiztegi-unitateak