Kultura jakin batean eta garai jakin batean sexu/genero bakoitzarentzat sozialki onargarritzat jotzen diren portaerak eta funtzio sozialak. Genero-rolen bidez, emakumeei eta gizonei atxikitako portaera, ardura eta zereginak zehazten dira, eta rol horiek ez betetzeak gaitzespen edo zigor soziala ekar dezake. Genero-rolek eragin zuzena dute, besteak beste, emakumeen eta gizonen itxuran eta adierazpenean, sexualitatean, zaletasunetan, lanbideetan, emozioak adierazteko moduetan eta etxeko lanak eta zaintza-lanak emakumeen eta gizonen artean banatzeko moldeetan.