BILDUMA HIZTEGIA

genero-sozializazio (eu)

Generoa eta sexua



Bizitza osoan etengabe garatzen den prozesua, norbanakoak bere testuinguru soziokulturalean baliozkotzat jotzen diren genero-rolei dagozkien balio eta praktikak bereganatzen eta barneratzen dituenekoa, bai belaunaldiz belaunaldi transmititutakoak, bai gizartearen bilakaerak berekin ekarritakoak.



Sozializazio-prozesua txikitan hasten da. Bizitzaren lehen urteetan, haurrak bizitoki duen ingurunean ezarritako gizarte-ordena eta hango instituzioak (familia, hezkuntza-sistema, erlijioa) bereganatu eta onartu ohi ditu. Lehendabiziko urte horietako genero-sozializazioaren bidez, tokian tokiko gizartearen eta kulturaren iraupena bermatzen da.

Horrekin batera, gizartearen bilakaerak genero-roletan eragiten dituen aldaketak daude, norbanakoak bizitza osoan etengabe bereganatzen dituenak. Sozializazio berri horiek genero-harremanetan aldaketak eragiteko bidea eman dezakete.

Hiztegi-unitateak