BILDUMA HIZTEGIA

masculinidad (es)

Alorra: GENEROA ETA SEXUA



Kultura jakin batean gizonei atxikitzen zaizkien ezaugarrien multzoa, portaera, genero-rol eta ezaugarri fisiko eta psikologikoak aintzat hartzen dituena. [Oharra: Definizio honetan, aintzat hartu da gaur egun baliozkotzat jotzen den sexu-/genero-sistema bitarra, zeinaren arabera pertsonak emakumezko edo gizonezko soilik izan baitaitezke.]
Maskulinitatearekin lotzen diren ezaugarriak aldatu egiten dira denborarekin eta leku batetik bestera, eta edozein pertsonak izan ditzake kulturalki gizonei atxikitako ezaugarriak. Feminismoak proposatutako desboteretze-prozesuetan, maskulinitate-eredu berriak lantzen dira.