Jaiotzean ezarri zitzaion
sexu/
generoarekin identifikatzen den pertsona, edo hura auzitan jartzen ez duena.
Jaio eta berehalako identifikazio hori anatomia genitalaren eta
identitate sexualaren arteko konbinazio estatistiko ohikoena aintzat hartuta egiten da. Adiera horretan, ‘
zisexual’ eta ‘zisgenero’ terminoak sinonimotzat jotzen dira. Halere, baliokidetza hori nahasgarria izan daiteke; izan ere,
sexua (emakumea/gizona) da jaiotzean esleitzen dena, ez
generoa (femeninoa/maskulinoa), hau da, sozializazioaren bidez ikasten dena.