BILDUMA HIZTEGIA

gender (en)

Generoa eta sexua


es género

eu genero

fr genre


Kultura-jatorriko ezaugarrien multzoa, jokabide- eta identitate-ereduei buruzkoa, gizonen eta emakumeen arteko bereizketa sozialki ezartzeko oinarri dena. Gizarte gehienetan, desberdinak dira emakumeei eta gizonei esleitutako ezaugarri eta ardurak, bai eta batzuei eta besteei egokitutako jarduerak ere.

OHARRA: Generoaren ikusmolde dualista tradizionalaren aurka (emakumea eta gizona), teoria batzuek bi genero baino gehiago daudela defendatzen dute, eta beste batzuek, berriz, baztertu egiten dute generoaren kontzeptua, giza izaerari mugak ezartzen dizkiola uste dutelako.