Jarduera eta eszitazio sexualari dagokion atsegintasuna.
Gure tradizio kulturalean, orgasmoa jo izan da plazer sexualaren gailurtzat; hau da, ikuspegi horren arabera, eszitazio sexual gorena orgasmoarekin batera lortzen da. Nolanahi ere, ohiko jarduera sexualen multzoa asko aldatzen da kolektiboen eta testuinguruen arabera, eta jarduera horiek islatzen dute, batetik, zein diren gizarte eta momentu historiko bakoitzeko gizarte-jarduera normatiboak eta, bestetik, transgresiorako, sormenerako eta identitateen eta genero-rolen subertsiorako aukera.
Emakumeek plazer sexualerako duten eskubidea mugimendu feministaren aldarrikapen historiko bat izan da, eta oinarrizko giza eskubidetzat jotzen da.