BILDUMA HIZTEGIA

sexu-eskubideak (eu)

Sexualitatea eta ugalketa



Pertsona guztien eskubideak, norberaren sexualitatearen gainean kontrola izateko eta sexualitateaz libreki eta arduraz erabakitzeko, inork ezertara behartu gabe eta diskriminaziorik eta bortxakeriarik jasan gabe.



Sexu- eta ugaltze-eskubideak giza eskubideen parte dira, eta, besteak beste, eskubide hauek jasotzen dituzte: seme-alabak izan ala ez libreki eta arduraz erabakitzeko eskubidea, bai eta seme-alaben kopurua eta haien arteko tartea ere; sexualitatearen alorreko informazioa, heziketa eta baliabideak jasotzeko eskubidea; sexu- eta ugaltze-osasunaren mailarik handiena izateko eskubidea, baita sexu- eta ugaltze-osasuneko laguntza-zerbitzuetarako sarbidea ere; osotasun fisikorako eskubidea; bizitza sexuala izan ala ez erabakitzeko eskubidea; bikotekidea aukeratzeko eskubidea; sexu-harreman adostuak izateko eskubidea; libreki aukeratutako pertsonarekin ezkontzeko eskubidea; sexu-bizitza seguru eta atsegingarria izateko eskubidea.

Hiztegi-unitateak