BILDUMA HIZTEGIA

sexu-plazer (eu)

Sexualitatea eta ugalketa



Jarduera eta eszitazio sexualari dagokion atsegintasuna.



Gure tradizio kulturalean, orgasmoa jo izan da sexu-plazeraren gailurtzat; hau da, eszitazio sexual gorena orgasmoarekin lotu da. Nolanahi ere, ohiko jarduera sexualen multzoa asko aldatzen da kolektiboen eta testuinguruen arabera, eta jarduera horiek bi alderdi islatzen dituzte: batetik, gizarte eta momentu historiko bakoitzeko gizarte-jarduera normatiboak; bestetik, transgresiorako, sormenerako eta identitateak eta genero-rolak iraultzeko aukera.

Emakumeek plazer sexualerako duten eskubidea mugimendu feministaren aldarrikapen historiko bat izan da, eta oinarrizko giza eskubidetzat jotzen da.

Hiztegi-unitateak