BILDUMA HIZTEGIA

fémicide (fr)

Alorra: INDARKERIA



Emakumeen hilketa sistematiko eta berariazkoa, emakumeen aurkako gorrotoan oinarritua; hau da, emakumeak emakume izateagatik erailtzea.
Diskriminazio eta genero-indarkeria handiko testuinguru kulturaletan gertatzen da, eta biktima diren emakume eta neskatilek muturreko indarkeria jasaten dute: torturak, mutilazioak, erredurak, ankerkeria eta sexu-indarkeria. Herrialde askotan, feminizidioa delitutzat jasota dago zuzenbide penalean.
Feminizidio terminoa oso lotua dago Mexikoko iparraldeko mugan dagoen Ciudad Juárez hirian emakumeek bizi duten egoerarekin; 1990eko hamarkadaren hasieratik, milaka dira bortizki eraildako emakumeak, eta ehunka, berriz, argitu gabeko desagerpenak.


Hiztegi-unitateak