BILDUMA HIZTEGIA

feminicide (en)

Indarkeria

sin. femicide



Emakumeen hilketa sistematiko eta berariazkoa, emakumeen aurkako gorrotoan oinarritua; hau da, emakumeak emakume izateagatik erailtzea. Diskriminazio eta genero-indarkeria handiko testuinguru kulturaletan gertatzen da, eta biktima diren emakume eta neskatilek muturreko indarkeria jasaten dute: torturak, mutilazioak, erredurak, ankerkeria eta sexu-indarkeria. Herrialde askotan, feminizidioa delitutzat jasota dago zuzenbide penalean.

Azkeneko urteetan, feminizidio terminoa oso lotua egon da Mexikoko iparraldeko mugan dagoen Ciudad Juárez hirian emakumeek bizi duten egoerarekin; 1990eko hamarkadaren hasieratik, ehunka dira eraildako emakumeak eta milaka desagertuak.



Hiztegi-unitateak