Erregimen sozial eta kulturala,
sexu/genero sistema binarioa baliozkotzat jotzen duena eta
heterosexualitatea bizimodu natural, normal eta egoki bakartzat hartzen duena; botere-harremanak eragiten ditu, eta
heterosexualak ez diren pertsonen jazarpena eta bazterketa sustatzen ditu. Ezaugarri biologikoengatik zein sexu-jokaeragatik eskema horri aurre egiten diotenek
indarkeria matxista pairatzeko arriskua dute, herritarrek sistemak ezarritako
sexu/
genero/
sexualitate eskemari eutsiko diotela ziurtatzeko kontrol-mekanismo gisa.