BILDUMA HIZTEGIA

trans (es)

Alorra: GENEROA ETA SEXUA

sin. transexual



Jaiotzean ezaugarri biologikoen arabera esleitu zaion generoaren aurkakoarekin identifikatzen den pertsona. Jaio eta berehalako identifikazio hori egiteko, anatomia genitalaren eta identitate sexualaren arteko konbinazio estatistiko ohikoena hartzen da kontuan.
Oharra: Batzuetan, kirurgia genitala egitea erabaki duten pertsonak eta kirurgia hori egin ez dutenak bereizten dira; horrelakoetan, transexual terminoa erabiltzen da lehenengo kasuan, eta transgenero, berriz, bigarrenean. Nolanahi ere, transexualen komunitateak, oro har, ez du egokitzat jotzen bereizketa hori, irizten baitio kirurgiak ez diola inola ere eragiten identitateari eta bereizketa horrek pertsonen artean maila desberdinak eta, beraz, eskubide desberdinak ezartzeko bidea ematen duela.