Jaiotzean ezaugarri biologikoen arabera esleitu zaion
generoarekin identifikatzen ez den pertsona.
Jaio eta berehalako identifikazio hori anatomia genitalaren eta
identitate sexualaren arteko konbinazio estatistiko ohikoena aintzat hartuta egiten da. Adiera horretan, ‘
transexual’ eta ‘transgenero’ terminoak sinonimotzat jotzen dira. Halere, baliokidetza hori nahasgarria izan daiteke; izan ere,
sexua (emakumea/gizona) da jaiotzean esleitzen dena, ez
generoa (femeninoa/maskulinoa), hau da, sozializazioaren bidez ikasten dena.