Edertasunaren kanonetara egokitzen ez diren gorputz lodien aurkako gorrotoa adierazten duen jarrera eta jokabide soziopolitikoa, pertsona lodiak zapaldu eta diskriminatzen dituena eta bereziki emakumeei eragiten diena. Pertsona horiek lotsarazi, isilarazi eta aldarazteko diseinatutako sistema konplexu eta elkarri lotuetan oinarritzen da.
Izaeraren ezaugarri positiboak eta osasuna edertasun-eredu jakin batekin lotzen dituen gaur egungo gizarte honetan, loditasuna egoera boluntario eta saihesgarritzat jotzen da, eta ezaugarri negatiboekin lotzen: utzikeria, alferkeria, autokontrolik eza eta abar. Lodifobia agerian jarri duen gizarte-mugimendua AEBko eta Latinoamerikako
feminismotik sortu da. Euskal Herriko
mugimendu feministarentzat, Latinoamerika izan da erreferentzia nagusia.