Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko jarduketa gidatzen duten printzipioetako bat; horren arabera, botere publikoek bultzatu behar dute sexuaren araberako rol sozial eta estereotipoak desagerraraztea, emakumeen eta gizonen arteko desberdinkeriaren oinarri direlako eta emakumeei etxeko eremuaren ardura eta gizonei eremu publikoaren ardura esleitzen dizkietelako, balorazio eta aitorpen ekonomiko eta sozial oso ezberdina emanez. Horretarako, neurri zehatzak proposatzen dira, hala nola hezkuntza-sisteman berdintasuna sustatzeko programak indartzea eta komunikabideetan emakumeen irudi estereotipatuak gainditzeko neurriak hartzea. (Iturria: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa)