BILDUMA HIZTEGIA

interdependentzia (eu)

Feminismoa



Pertsona guztiek bizitzan zehar beren behar biologiko nahiz emozionalak betetzeko beste pertsona batzuen beharra izatea. Ekonomiaren ikuspegi klasikoaren arabera, subjektu ekonomikoak aski du bere buruarekin eta ez du inoren beharrik bizitzan aurrera egiteko; lehiakorra da, eta interes pertsonalei erantzuten die. Feminismoak, berriz, merkatu kapitalista bizitzaren erdigunetik kendu eta pertsonen arteko lankidetza eta elkarrekikotasuna jartzen ditu haren lekuan, eta prozesu ekonomikoaren barruan kokatzen ditu ez bakarrik lan produktiboa, baita gizarte-harremanak eta bizitzarako ezinbestekoak diren lan erreproduktiboak ere.



Hiztegi-unitateak