Indarkeriaren adierazpen ez-fisikoa, botere-eskema asimetrikoen testuinguruan sozialki eraikitako estrategien parte dena. Indarkeria sinbolikoaren bidez, subjektu menderatzaileek beren apetako mundu-ikuskera, gizarte-rolak, estatusa, kategoria kognitiboak eta boterearen edo/eta buru-egituren irudikapen agerikoak ezartzen dizkiete mendeko subjektuei jardun ezkutuko eta sistematiko baten barruan, hau da, herritarren gehiengoa indarkeria horretaz ez jabetzeko moduan.
Indarkeria sinbolikoak berezkotasunez janzten du
diskriminazio sexista, eta legitimatu egiten du emakumeen aurkako menderakuntza, indarkeria eta kontrola. Horrenbestez, indarkeria sinbolikoa ezinbestekoa da
sexismoa transmititu, onartu eta barneratzeko.