BILDUMA HIZTEGIA

genero-parekotasun (eu)

Berdintasun-politikak



Emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko jarduketa gidatzen duten printzipioetako bat; horren arabera, botere publikoek neurriak hartu behar dituzte emakumeen eta gizonen presentzia orekatua lor dadin erabakiak hartzeko eremu guztietan. Lege-ondorioetarako, pertsona anitzeko administrazio-organoetan ordezkaritza orekatutzat joko da sexu biek gutxienez % 40ko ordezkaritza izatea. (Iturria: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa)



Hiztegi-unitateak