BILDUMA HIZTEGIA

ahalduntze-eskola (eu)

Feminismoa



Emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa eta, oro har, ahalduntze-prozesua sustatzea helburu duen eskola, xede hori lortzeko askotariko hausnarketa-, eztabaida- eta ikasketa-ekintzak eskaintzen dituena, hala nola ikastaroak, lantegiak, mintegiak, hitzaldiak eta abar.

Euskal Herrian, lehenengo ahalduntze-eskola Basaurin abiatu zen, 2003an, Latinoamerikako proiektu bat oinarri hartuta; urtebetera, Ermuko eta Getxoko udalerriek ere ekimenarekin bat egin zuten; eta, hurrengo urtean, Ondarroa ere sarean sartu zen. Gerora, beste herri eta hiri batzuetan ere abiatu dira, eta haiek koordinatzeko sareak sortu dira han-hemen. Ahalduntze-eskola bakoitzak bere eredu propioa badu ere, udal-politiken parte izaten dira, eta mugimendu feministaren parte-hartze nabarmena izaten dute.



Hiztegi-unitateak