BILDUMA HIZTEGIA

androcentrismo (es)

Feminismoa



Gizona ardatz duen pentsaera eta jokabidea; erdigunean jartzen du, bizitzaren alderdi guztietan, gizonekin eta maskulinitatearekin lotutako oro, bazterrean eta ikusezin utzita emakumeak eta haien esperientziak.

Androzentrismoaren arabera, ezagutzaren eta autoritatearen iturri gorena gizonen eta maskulinitatearen eskuetan dago, eta gizonen esperientziak dira araua ezartzen dutenak eta imitagarriak eta desiragarriak direnak. Emakumeak, emakumeen lorpenak eta emakumeek gizarteari egindako ekarpenak, berriz, bigarren mailan geratzen dira, eta ez zaie gizonen eta haien lorpen eta ekarpenen mailako onespenik aitortzen.



Hiztegi-unitateak