BILDUMA HIZTEGIA

patriarchy (en)

Gizarte-antolaketa eta harremanak



Gizonek familiako emakume eta haurrengan duten nagusitasunaren adierazpena eta instituzionalizazioa, gizarteko emakume guztiengana zabaltzen dena. Menderakuntza hori ez da beti legeen, arauen eta indarkeriaren bidez ezartzen, legearen aurrean berdintasun formala erakusten duten gizarte patriarkalak ere baitaude. Hori gertatzen da, adibidez, gaur egungo Mendebaldeko gizartean: instituzioen boterea ez dago erabat gizonen esku eta emakumeei ez zaie debekatzen botere hori, baina, praktikan, gizonek emakumeek baino askoz botere handiagoa dute gizarteko instituzio garrantzitsu guztietan.



Hiztegi-unitateak