BILDUMA HIZTEGIA

institutional feminism (en)

Alorra: FEMINISMOA



Emakumeen eta gizonen eskubide- eta aukera-berdintasun eraginkorraren alde lan egiten duten instituzio publikoen politiken multzoa.
Mugimendu feministaren borrokaren ondorioz, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatzeko lege ugari bultzatu eta onartu dira. Horrekin batera, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea helburu duten sail, erakunde eta bestelako egiturak sortu dira administrazio publikoetan: EAEn, Emakunde eratu zen 1988an; Nafarroan, berriz, Nafarroako Emakumearen Institutua sortu zen 1995ean, gaur egun Berdintasunerako Institutua dena; Iparraldeari dagokionez, frantziar estatuan Emakumeen Estatu Idazkaritza sortu zen 1974an, eta, egun, emakumeen eta gizonen berdintasunaz arduratzen den estatu-idazkaritza bat dago, lehen ministroaren mendekoa.
Gaur egun ere, mugimendu feminista eta administrazio publikoa eskuz esku doaz Euskal Herrian. Nolanahi ere, instituzioekin izan beharreko harremanaren eta haiekin batera egin beharreko ibilbidearen inguruko eztabaida dago feminismoaren barruan.


Hiztegi-unitateak