BILDUMA HIZTEGIA

gender equality (en)

Alorra: BERDINTASUN-POLITIKAK



Emakumeak eta gizonak berdinak izatea eskubideei, erantzukizunei eta aukerei dagokienez. Genero-berdintasunak ez du esan nahi emakumeak eta gizonak berdinak direnik, ez eta kontzeptu hau beren burua emakumetzat edo gizontzat duten pertsonei soilik dagokienik ere; adierazten du pertsona guztiek eskubide, erantzukizun eta aukera berak eduki behar dituztela, sexuak sexu eta generoak genero. [Oharra: Definizio honetan, aintzat hartu da gaur egun baliozkotzat jotzen den sexu-/genero-sistema bitarra, zeinaren arabera pertsonak emakumezko edo gizonezko soilik izan baitaitezke.]