BILDUMA HIZTEGIA

masculinité hégémonique (fr)

Generoa eta sexua



Gizon izateko eredu soziala, oro har gizartean gailentzen diren gizon izateko moduen nagusitasuna eta emakumeen menderakuntza bermatzen duena, patriarkatua legitimatuz.



Gizon izateko eredu hori aldatu egiten da testuinguru sozialaren eta une historikoaren arabera, baina badira guztietan errepikatzen diren elementu batzuk, hala nola gizonen nagusitasunaren legitimazioa eta abantaila sistematikoa estatusari, autoritateari, sinesgarritasunari eta baliabideei dagokienez, askotan beste pribilegio batzuekin bat egiten duena (klasea, zuritasuna, heterosexualitatea, etab.). Horretarako, ordea, gizonek beharrezkoa dute ez soilik emakumeekiko botere-posizio argia, baita gizonen arteko hierarkiak eta kontrol-mekanismoak ere (sariak maskulinitate idealera gerturatzen direnentzat, zigorrak maskulinitate idealetik urruntzen direnentzat).

Azken hamarkadetan, analisi eta praktika feministek lekuan lekuko eta unean uneko maskulinitate-eredu hegemonikoak azaleratu dituzte, eta eredu horiek desegonkortzeko beharra azpimarratu dute. Hortik abiatuz, maskulinitate hegemonikoak zalantzan jartzeko eta deseraikitzeko prozesu kolektiboak abiatu dira gizartearen sektore batzuetan.

Hiztegi-unitateak