Ziberespazioaren, Interneten eta teknologia berrien bidez aktibismo
feminista garatzen duen mugimendua.
'Ziberfeminismo' terminoa 1990eko hamarkadaren hasieran erabili zen lehen aldiz, garai hartan informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) bidez gauzaturiko praktika eta teoria feministek izan zuten bultzadaren eraginez. Testuinguru horretan, Zzaila zen definizio zehatza ematea, ziberfeministek uko egiten ziotelako beren burua definizio zurrun batean kokatzeari.
Gaur egun, ohikoagoak dira feminismo digital eta teknofeminismo terminoak, kontzeptualki ere ziberfeminismoaren bilakaeraren ondorio direnak.