BILDUMA HIZTEGIA

agression sexiste (fr)

Alorra: INDARKERIA



Espazio fisiko eta sinboliko guztietan emakumeei emakume izate hutsagatik egiten zaien edozein eraso-mota. Espazio sinbolikoan egiten diren erasoei dagokionez, aipatzekoak dira, adibidez, publizitate sexista, hizkuntza diskriminatzailea eta estereotipoak komunikabideetan eta sare sozialetan.
[1. OHARRA: Emakumeak eta gizonak aipatzean, aintzat hartu da gaur egun baliozkotzat jotzen den sexu-/genero-sistema bitarra, zeinaren arabera pertsonak emakumezko edo gizonezko soilik izan baitaitezke.]
[2. OHARRA: Legeak eraso sexistak eta eraso matxistak bereizten dituen arren, feminismoak maila eta molde bereko erasotzat jotzen ditu, uste baitu, azken finean, guztiak direla sistema sozial eta kultural heteropatriarkalaren ondorio.]


Hiztegi-unitateak