Sexu-askatasunaren berme osoari buruzko Espainiako 10/2022 Lege Organikoa, besteak beste Zigor Kodeko 178. eta 179. artikuluak aldatu zituena. Sexu-delituen erdigunean adostasuna jarri zuen, eta bertan behera utzi zuen sexu-abusuaren eta sexu-erasoaren arteko bereizketa. Gaur egun, adostasunik gabeko edozein sexu-jokabide sexu-erasotzat hartzen da, indarkeriaren edo larderiaren erabilera kontuan hartu gabe. Aldaketa hori mugimendu feministaren urte luzetako borrokaren emaitza izan zen, behin eta berriro exijitu baitzuen adostasunik eza izan zedila sexu-askatasunerako eskubidea babesteko elementu nagusia.