Emakumeek emakume izateagatik jasan dezaketen edozein ekintza, kalte fisiko, sexual, psikologiko edo ekonomikoak eragin diezazkiekeena; ekintza horien artean, bizitza publikoan zein pribatuan gertatzen diren mehatxuak, bortxak, askatasun-gabetze arbitrarioak edo indarkeria bikarioa barne hartzen dira.
Emakumeen aurkako indarkeria fisikoa, sexuala edo psikologikoa izan daiteke: etxeko tratu txarrak; bikote barruko zein bikotez kanpoko bortxaketa edo sexu-eraso guztiak; sexu-jazarpena leku publikoetan, sare sozialetan eta bestelako eremu digitaletan, lantokian, hezkuntza-zentroetan edo zernahi tokitan; emakumeen gorputzen edo genitalen edozein ebakuntza, haien oniritzirik gabe egiten dena; ezkontza, antzutze eta amatasun behartuak; indarkeria obstetrikoa; emakumeen salerosketa eta prostituzio behartua; estatuak edo erakunde publikoek egin edo onartutako indarkeria instituzionala...
[1. OHARRA: Hasiera batean 1/2004 Lege Organikoak genero-indarkeria bikote baten edo bikote ohi baten harremanaren esparrura mugatzen bazuen ere, gaur egungo araudiak (bereziki, EAEko 1/2022 Legeak eta 10/2022 Lege Organikoak) bere egin ditu Istanbuleko Hitzarmenaren nazioarteko irizpideak. Ondorioz, lege-babesa zabaldu egin da, eta orain barne hartzen ditu lehen kanpoan geratzen ziren sexu-erasoak, lan-eremuko jazarpenak, mutilazio genitalak, ezkontza behartuak eta emakume izateagatik jasandako edozein indarkeria-mota.]
[2. OHARRA: Mugimendu feministak adiera zabalagoan ulertzen du indarkeria matxista, gizonek pertsona hauen guztien kontra baliatzen duen indarkeria-motatzat jotzen baitu: gaur egun baliozkotzat jotzen den sexu/genero sistema binarioaren arabera emakumetzat jotzen direnak, sistema hori apurtzen dutenak (intersexualak, transgeneroak, transexualak), heteronormatibitateak ezarritako sexualitate-ereduari jarraitzen ez diotenak (lesbianak, gayak bisexualak…) eta haur eta gaztetxoak.]
indarkeria
sexista bereizten ditugunean, esaten dugu indarkeria matxistak dauka funtzio sozial bat dela dinamio sexuala mantentzea, sexua, genero eta sexualitatea segida hori mantentzea, alegia, egiten den dibisio hori sexuaren diagnostiko medikua, genero sozializazioa eta heterosexualitatea mantentzea.
Esaten dugu homofobia, lesfobia, transfobia indarkeri matxistak direla, eta gero esaten dugu dagoela
Lehenik egiten da banandu eta gero hierarkia eta egin, azkenean,
indarkeria
sexistak egiten duena da botere harreman hori, alegia, botere harreman patriarkal hori, sexista hori, gizonak daukatena, emakumeengan denbora guztian ari da birproduzitzen.