Sexu-erasoa: sexu-organo maskulinoa baginan, uzkian nahiz ahoan sartzea, edota gorputz-adarrak nahiz objektuak lehenengo bi bide horietako batean sartzea. (Iturria: Espainiako Zigor Kodeko 179. Artikulua)
OHARRA: Espainiako 10/2022 Lege Organikoak bertan behera utzi zuen
sexu-abusuaren eta
sexu-erasoaren arteko bereizketa, eta jada ez da beharrezkoa indarkeriaren edo larderiaren erabilera ekintza bat sarketa bidezko
sexu-erasotzat hartzeko. Aldaketa hori
mugimendu feministaren urte luzetako borrokaren emaitza da, behin eta berriro salatu baitzuen indarkeriaren edo larderiaren eskakizunak
sexu-erasoak ikusezin bihurtzen zituela eta sexu-askatasunerako eskubidea urratzen zuela.