BILDUMA HIZTEGIA

private sphere (en)

Gizarte-antolaketa eta harremanak



Parte-hartze sozial orokorretik kanpo kokatzen den espazioa, sexu/genero sistema binarioaren ondorioa dena, etxeko lanekin, zaintzarekin eta ugaltze-lanekin loturik ez dagoena, eta aukera ematen duena banakotasuna lantzeko eta norberak hautatutako gizarte txikiago batez eta askatasun indibidualaz gozatzeko. Gizonezkoen kasuan, esparru pribatuak muga argiak izan ohi ditu, eta emakumezkoetan baino denbora-tarte zabalagoa hartzen du, normalean. Emakumezkoen kasuan, ostera, esparru pribatuak tarte txikiagoa hartzen du; askotan, etxeko esparruarekin nahasten da, eta bigarren horrek pisu handiagoa hartzen du.



Hiztegi-unitateak