Ahalduntze-prozesuak aurrera egin ahala, emakumeek autoestimu handiagoa erdiesten dute eta beren buruaz seguruago sentitzen dira; beraz, askeago dira beren eskubideak erabiltzeko eta aldarrikatzeko. Euskal Herrian, autodefentsa
feminista lantzeko saio asko antolatzen dituzte talde feministek, jabekuntza-eskolek,
emakumeen etxeek eta udaletako berdintasun-sail eta -zerbitzuek.