BILDUMA HIZTEGIA

direct sex discrimination (en)

Desberdinkeria



Pertsona bat egoera berean dagoen beste pertsona bat baino txarrago tratatzea sexua dela-eta edo sexuarekin zuzenean loturik dauden inguruabarrak direla-eta. (Iturria: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa)

Adibideak ugariak dira. Esaterako, sexuagatiko zuzeneko diskriminazioa jasaten dute sarri haurdun dauden edo ama diren emakumeek. Hainbat herritan, emakumeek ezin dute parte hartu gizonen parean ospakizun edo jarduera askotan. Herrialde batzuetan, emakumeak ezin dira izan lur-jabeak. Komunitate batzuetan, neskek debekatua dute ikasketa-maila batetik aurrera ikasten jarraitzea. Bestalde, lan-eremuan egiten den sexu-jazarpena ere sexuagatiko zuzeneko diskriminaziotzat jotzen da, delitu gisa izan dezakeen tipifikazioa alde batera utzi gabe.



Hiztegi-unitateak